Homofobiaren eta transfobiaren aurkako nazioarteko eguna da gaur. Orain 29 urte, gaurko egunarekin, kendu zuen homosexualitatea gaixotasunen zerrendatik Osasunaren Munduko Erakundeak.
Elgetako Herri Eskolan urtero egiten dute bat aldarrikapen horrekin, eta aurten ere horrela izan da. Kolorea izan da nagusi ikastetxean: neska-mutikoek zein irakasleek soinean eraman dituzten kamisetetan, hormetan eta leihoetan ipinitako apaingarrietan... Astean zehar ikasgeletan egindako lanketaren ondotik horma-irudi erraldoia egin dute denek batera, eta kolorea izan da hemen ere ezaugarri nagusia.
Kantu Kolore: Zazpi Kolore abestia kantatuz borobildu dute ekintza sorta.