Herrixa Dantzan eta Elgeta Kantuan elkarteek elkarlanean antolatu dute igandeko V. Kantu eta dantza eguna. Kantu-jira izango da eguneko lehen ekintza eta 12:30ean abiatuko da herriko plazatik, gonbidapena onartu duten taldeekin –Arrasate, Aretxabaleta, Oñati eta Eibarko taldeak daude gonbidatuta–. Ondoren, kiroldegian 73 bat lagun elkartuko dira bazkaltzeko. Kantuak bazkalondoren etorriko dira, eta, eguna behar bezala borobiltzeko, 18:00etan Herrixa Dantzan elkarteko kideek dantzaldia eskainiko dute, Jainagaren eta Narbaizaren zuzeneko musikarekin eta Patxi Monterok gidatuta.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.