Bi sarraila apurtu eta Elgetako elizan sartu dira gaur gauean; ez da ezer falta

Larraitz Zeberio Lekuona 2019ko mai. 14a, 11:38
Elgetako elizan indarrez zabaldutako kutxetako bat.

Goizean konturatu da Elgetako parroko Juan Cruz Juaristi lapurrak beste behin sartu direla elizan. Azken hiru urteotan lau bat aldiz gertatu dela adierazi du. "Oraingoan, ez dute ezer eraman", gaineratu du.

Atzeko atetik sartu dira elizara, eta bi sarraila apurtu dituzte horretarako. Lehenengo kaperako atea puskatu dute eta behin kaperara sartuta kaperatik elizarako sarbidea ematen duen ateko sarraila hautsi dute.

Elgetako parroko Juan Cruz Juaristik goizean ohartu da gertatutakoaz. "Begiratu dut eta ez dute ezer eraman. Kalizak eta beste bertan daude", esan du.

Apaizaren esanetan azken hiruzpalau urteotan lau bat aldiz sartu dira lapurrak Elgetako elizara. "Behin bozgorailuak eraman zituzten", adierazi du.

Juaristik lehenbailehen konpondu gura ditu ate bietako sarrailak.

Iraitz Lazkano alkatea eta Ertzaintza jakinaren gainean jarri ditu: "Jakin dezaten lapurrak badabiltzala, berriz ere, inguru honetan".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak