Hainbat elkarteren eta talderen lanaren emaitza da Naturan Jolasean. Maiatzaren 18rako egitarau zabala prestatu dute, eta bosgarren edizioa egingo dute. Ekintzak Arrasaten izango dira.
Antolatzaileak dira Txatxilipurdi, Leintz Eskola Kirola, Besaide Mendi Elkartea eta Arrasateko gaztetxeko haur eta guraso asanblada.
Naturan Jolasean ekimenarekin bat egin du Elgetako gaztelekuak ere, eta bertan parte hartzeko egun osoko irteera antolatu dute. Elgetako taldea 9:20ean abiatuko da herriko plazatik. Interesatuek barikura arteko epea dute izena emateko, udaletxean. Prezioa da 5 euro. Nork bere bazkaria eraman behar du.
Egitaraua
- 10.30-12.30, Natura ginkana. Herriko plazan eta Santa Barbara parkean.
- 15.00etan, Jolas libre espontaneoa, Monterron parkean.
- 16.00etan, oihal akrobazia tailerra.
- 17:30ean, biodantza tailerra Elen Kortaxarenaren eskutik.
- 18:30ean, kontzertu akustikoa Olatz Urkiaren eta bere ikasleen eskutik.