Formazio saioaren izenburu zehatza da: Pertsona arteko harreman osasuntsuen garatzea eta finkatzea eta landuko diren puntuak dira:
- Nola entzun eta bestearen lekuan ipini, elkar hobeto ulertzeko.
- Komunikazioa erraztea, modu aktiboan eta enpatikoan entzunez.
- Interakzio soziala pareko eta berdinak direnen artean.
- Generoa, aniztasuna eta harremanak parekoen artean.
- Generoa eta oldarkortasuna parekoen artean.
- Nola sustatu familiatik berdintasunezko harremanak eskolan.
- Bizikidetza eta harremanak parekoen artean nerabezaroan: adiskidetasunetik lehenengo amodio-harremanetara.
Otsailean egin zuten azken formazio saio irekia Elgetan. Lur Kabiketa bitartekari arrasatearraren gidaritzapean gatazkak kudeatzeko estrategiak landu zituzten orduan eta 25 bat lagunek hartu zuten parte.