Harreman osasuntsuak garatzeko formazio saioa egingo dute Elgetako eskolan

Larraitz Zeberio Lekuona 2019ko mai. 13a, 17:18

Lur Kabiketa, otsailean, Elgetako guraso eta irakasle taldearekin gatazken kudeaketa lantzen.

Gurasoak, irakasleak eta hezitzaileak daude parte hartzera gonbidatuta maiatzaren 14ko saiora. Herri Eskolan izango da, 17:00etan.

Formazio saioaren izenburu zehatza da: Pertsona arteko harreman osasuntsuen garatzea eta finkatzea eta landuko diren puntuak dira:

  • Nola entzun eta bestearen lekuan ipini, elkar hobeto ulertzeko.
  • Komunikazioa erraztea, modu aktiboan eta enpatikoan entzunez.
  • Interakzio soziala pareko eta berdinak direnen artean.
  • Generoa, aniztasuna eta harremanak parekoen artean.
  • Generoa eta oldarkortasuna parekoen artean.
  • Nola sustatu familiatik berdintasunezko harremanak eskolan.
  • Bizikidetza eta harremanak parekoen artean nerabezaroan: adiskidetasunetik lehenengo amodio-harremanetara.

Otsailean egin zuten azken formazio saio irekia Elgetan. Lur Kabiketa bitartekari arrasatearraren gidaritzapean gatazkak kudeatzeko estrategiak landu zituzten orduan eta 25 bat lagunek hartu zuten parte.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak