'Pensamientos confidenciales' ikuskizunaren lehen saioa eskaini zuen atzo, Anthony Blake, mentalistak, Elgetako Espaloian. Kultur Hiru egitasmoko kide den Iker Muruamendiarazek, adierazi du atzoko emanaldia "potentea" izan zela eta honakoa azpimarratu du: "Antolakuntza eta Blake bera, gustura gaude emanaldiak izan duen erantzunarekin". Izan ere, Espaloira gerturatu ziren herritarrek jarrera ona izan zuten mentalistarekiko eta ikuskizun parte-hartzailea izan zen.
Bigarren saioa, gaur
Anthony Blake, mentalistak bigarren saioa eskainiko du gaur, Espaloian, 18:00etatik aurrera. Sarrerak aurrez eros daitezke 18 eurotan, Kulturhiru.eus atarian, baina Espaloian ere erosteko aukera egongo da, emanaldia hasiera eman aurretik. Honen harira, Muruamendiarazek honakoa adierazi du: "Gaurkoa, atzokoa bezain parte-hartzailea izatea espero dugu".