Fernando Albenizen eskutik jaso dituzte argibideak herriko hainbat lagunek. Udalak azaroan ipini zuen desfibriladore bat herriko plazako zutabeetako batean, eta erabilgarri dago. Gailua nola erabili jakitea, ordea, eskura edukitzea bezain garrantzitsua da. Eguaztenean eta eguenean egin dituzte formazio saioko bi jardunaldiak, udaletxean.