Maiatzaren 26ko hauteskunde eguneko mahaikideak izendatuta daude

Larraitz Zeberio Lekuona 2019ko mai. 9a, 13:11
Udal ordezkariak eta Gotzon Goikoetxea idazkaria zozketa egiteko unean.

Udaletako, Foru Aldundiko eta Europako erakundeetako ordezkariak aukeratuko dituzte herritarrek. Aurrekoetan moduan Elgetan mahai bakarra izango da eta zozketaz izendatu dira bertan egotekoak diren herritarrak.

Maiatzaren 26an izango diren hauteskundeetarako mahaikideen zozketa eginda dago. Udalek egin behar izaten dute mahaikideak aukeratzeko zozketa, eta, Elgetaren kasuan, apirilaren 29an egin zuten.

Elgetan egongo den mahai bakarreko presidente kargurako Maitena Mañarikua dago izendatuta. Lehenengo ordezkoa da Nagore Ojanguren eta bigarrena Oier Landaburu.

Lehenengo mahaikidea Eneritz Larrea da. Lehenengo ordezkoa Olga Fernandez da eta bigarrena, Narciso Martin.

Bigarren mahaikidea, berriz, Asier Errarte da. Lehenengo ordezkoa Ainara Sangroniz da eta bigarrena, Jesusa Iturricastillo.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak