Elgetako frontenis txapelketako lehen hamar norgehiagokak jokatu dira, aste bukaeran

Larraitz Zeberio Lekuona 2019ko mai. 6a, 18:22
Elgetako frontenis txapelketako partidua, aste bukaera honetan. (Argazkia: Frontenis txapelketa)

Emakumezkoen txapelketan hamar bikotek dihardute eta gizonezkoetan hamahiruk. Zapatuan ekin zioten lehiari eta hamar emaitza utzi ditu bi eguneko lehen jardunaldiak. Hurrengo aste bukaeran, berriz ere, frontenisa izango da protagonista Elgetako frontoian.

Bederatzi herritako jokalariak dihardute Elgetako frontenis txapelketa jokatzen. Lehian diren 23 bikoteen jatorria anitzak da: Elorrio, Bergara, Arrasate, Aretxabaleta, Alegia, Asteasu, Ormaiztegi, Urretxu eta Elgeta.

Giro onean ekin zioten txapelketako lehenengo jardunaldiari zapatuan eta norgehiagoka jokatu ostean hurrengo aste bukaeran jokatuko dira gainerakoak; izan ere, helburua da finalerdiak eta finalak maiatzeko hirugarren aste bukaeran jokatzea.

Hurrengo zapatean ere 09:00etan hasiko dira partiduak. Frontoia erreserbatuta gelditzen da.

Lehen jardunaldiko emaitzak

  • Zigor-Karmelo / Iker-Egoitz                25-15
  • Ander-Sesia / Iker-Egoitz                    00-25
  • Uxue-Naiara / Maialen-Udane            25-19
  • Irune-Idoia / Miren Argi-Jasone          25-17
  • Mireia-Maitena / Miren Argi-Jasone   25-08
  • Mireia-Maitena / Irune-Idoia               24-25
  • Maialen-Udane / Esti-Lierni                25-19
  • Bea-Rakel     / Esti-Lierni                     25-21
  • Bea-Rakel / Uxue-Naiara                     25-17
  • Uxue-Naiara / Esti-Lierni                      16-25

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak