Anthony Blaken trikimailuak Espaloia antzokian

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2019ko mai. 3a, 15:48
Mentalista ezaguna hainbat alditan izan da Elgetako Espaloia antzokian.

Mentalista ezagunak bi saio egingo ditu Elgetan: maiatzaren 11, zapatuan, 22:00etan, eta domekan, maiatzaren 12an, 18:00etan, bigarrena. Sarrerak, aurrez, 18 eurotan eros daitezke, Kulturhiru.eus atarian, Elgetako Rincon de Lola tabernan, Bergarako Eruan eta Tartufo tabernetan eta Eibarko Kultu tabernan; leihatilan, 22 eurotan izango dira.

Hamaika aldiz izan da Anthony Blake Elgetako Espaloia antzokian askotariko ikuskizunak eskaintzen; izan ere, Oviedon jaio baina aspaldiko urteetan Madrilen bizi den mentalistak Elgetarekin harreman berezia duela dio Hiru Kultur taldeko kide Iker Muruamendiarazek: "Orain dela bizpahiru urte Euskal Herrira etorri barik dagoela eta gurera berriz etortzeko gogoa zuela esan zigun, Elgetan oso gustura egoten dela azpimarratuz; eta hala lotu genituen, orain dela hiru hilabete, hurrengo astebururako bi emanaldiak. Oso tipo serioa eta jatorra da".

Pensamientos ocultos da Elgetan zapatuan eta domekan eta bezperan Azkoitiko Baztartxo antzokian eskainiko duen ikuskizuna. "Berria da, eta, orain artekoak moduan, helduentzako sortu du. Publikoarekin jolastuz askotariko trikimailuak egiten ikusiko dugu oraingoan ere; ordu eta hogei minutuko saio intentsua eskainiko du".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak