Artekaleko lanak egiteko akordioa sinatuko dute Udalak eta Gipuzkoako Ur Kontsortzioak

Larraitz Zeberio Lekuona 2019ko mai. 3a, 09:46
Elgetako udalbatza astelehenean egindako osoko bilkuran. (Argazkia: Aner Fernandez)

Lanak aurki hasiko direla jakinarazi zuen Iraitz Lazkano alkateak astelehenean egindako osoko bilkuran.

Gipuzkoako Ur Kontsortzioak hainbat lan egin behar ditu Elgetan, eta horien artean daude Artekalekoak. Ur zikinak eta euri urak nahastuta doaz, eta bereizi egin behar dituzte. Kontsortzioaren eskumenekoak dira ur zikinak eta Udalaren eskumenekoak, berriz, euri urak. Hala, akordio bat sinatuko dute alde biek.

Elgetako Udalak 29.424 euroko inbertsioa egingo du, eta obra horrekin inguruko aparkalekuak zein Eibarrerako garraio zerbitzua egiten duen ibilgailuaren geldilekua hobetuko dituzte. "Aurki hasiko dira obrak", esan du alkateak. "Gipuzkoako Urak-ek industrialdean eta San Roke kalean ere egin behar ditu lanak".

Udalak, bestalde, saldu egingo ditu jabegoan dituen Jakion enpresako bost akzioak. Bazkide den enpresa bati salduko dizkio 74,13 eurotan. Bi erabakiak aho batez hartu zituen udalbatzak.

Udal webgunea, berritua

Udal webgunea ere albiste da; izan ere, itxura eta egitura berriak ditu orain. Albisteak, agenda, informazioa erabilgarria... eduki ugari ditu eta modu erabilgarriago eta argi batean aurkeztuta. Kontsultatzeko: www.elgeta.eus.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak