Martitzenerako, maiatzak 7, solasaldia eta zerrendaren aurkezpena iragarri ditu Elgetako EH Bilduk. Maddalen Iriartek eta Jon Iñarrituk egingo dute solasaldia, Rebeka Uberak gidatuta.
Ekitaldia Elgetako udaletxean izango da, 19:00etan. "Ekitaldi horretan Elgetako EH Bilduren maiatzaren 26ko hauteskundeetarako zerrenda aurkeztuko dugu. Elgetarrok koloretako Elgeta margotzen jarraitzeko, ilusioz eta proiektuz betetako taldea! Elgetarra, gaztea, herrigintzan jardundakoa eta udal kudeaketan esperientziaduna!", esan dute Elgetako EH Bildutik. "Kalte-ordainek agintaldia asko baldintzatu badute ere, lortu dugu hein handi baten 2015ean herritarrei agindutakoak betetzea. Hala ere, proiektu interesgarri mordoa dugu buruan eta herri-programa sakona landu dugu, era irekian, publikoan. Elgetarrok, elgetarrekin, Elgeta hobe bat eraikitzera goaz!"
EH Bildu zerrendako kideak
- Iraitz Lazkano Garitaonaindia.
- Ane Bilbao Larrañaga.
- Sebastian Aranzabal Aranzabal.
- Miren Garbiñe Irazabal Elorriaga.
- Ibai Larrañaga Urdampilleta.
- Ibai Etxaniz Irazabal.
- Victor Manuel Gallastegi Olabarria.
- Olaia Jiménez Arrieta.
- Maialen Arnedo Gaztelurrutia.
Ordezkoak:
- Unai Andrés Arrastia.
- Rebeca Ubera Aranceta.
- Xoan Xabier Sabajanes Rodríguez.
- Maria Gema Izagirre Aranzabal.