23 bikote lehiatuko dira asteburuan hastekoa den Elgetako frontenis txapelketan

Larraitz Zeberio Lekuona 2019ko api. 30a, 12:53
Aretxabaletako frontenis txapelketan lehiatutako emakume taldea, tartean elgetarrak.

Zapatuan jokatuko dituzte lehenengo partidak, eta txapelketak hiru aste bukaera hartuko ditu. Txaepelketa egunetan frontoia fronteniserako erreserbatuta egongo da, 08:30etik 22:00etara. 

Frontenisa modan da, berriz ere, Elgetan. Lehen ere jokatzen zen txapelketa bat, baina azken urteetan egindako hainbat saiakeretan ez da ganorazko txapelketa egiteko besteko lehiakide kopurua lortu. 

Aurten oso bestelakoa da kontua. Emakumezkoen txapelketan lehiatzeko hamar bikotek eman dute izena, eta gizonezkoen txapelketan, berriz, hamahiru lehiatuko dira. "Elgetarrak dira gehienak, baina Aretxabaletatik eta Elorriotik ere etorriko dira",  azaldu du antolatzaile lanetan diharduen Iratxe Bravok.

Pozik eta neurri batean harrituta daude antolatzaileak txapelketarako aurten izena eman duen bikote kopuruarekin. "Data txarrak zirelakoan geunden, baina ez itxura!".

Txapelketak bina multzotan jokatuko dira, eta finarlerdiak eta finalak hileko hirugarren aste bukaerarako iragarri dituzte. Txapelketa egunetan frontoia hartuta egongo da 08:30etik 22:00etara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak