82. urteurrenean, lore eskaintza 'Intxortako Atea'-n

Eneko Azurmendi 2019ko api. 28a, 17:33

1937ko apirilaren 24an frankisten esku geratu zen Elgeta, frontea jausi ostean. Gaur, 82 urte beranduago, lore eskaintza egin diete "Elgeta defendatu zuten ideologia guztietako talde guztiei", Intxortako Atea monumentuan.

"Euskadi eta errepublika defendatzeagatik beraien bizitza eman zuten. Zazpi hilabetez jende asko egon zen Euskal Herria defendatzen eta azken hilabeteak izugarri gogorrak izan ziren", azaldu du Nerea Villak, Intxorta 1937 Kultur Elkarteko kideak.

Urriaren 4ari begira, zerbait berezia prestatzen ari direla ere aurreratu du. "Nik nahiago dut egun hori ospatzea. Azken finean, apirilaren 24an Elgeta galdu genuelako", azaldu du Villak –1936ko urriaren 4an Elgetan frontea Francoren gudarosteak geldiarazi zituen–.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak