Kantuak eta dantzak izango dira protagonista maiatzaren 19an

Maialen Regueiro 2019ko api. 24a, 12:20
2017an egindako kantu eta dantza eguna

Maiatzaren 19an izango da Elgetan kantu eta dantza eguna. Hala, beste urte batez Herrixa dantzan eta Elgeta kantuan elkarteek egun horretarako egitaraua osatu dute elkarlanean. 

Elgeta Kantuan taldeak etortzeko gonbidapena luzatu die Arrasate, Aretxabaleta, Oñati eta Eibarko bi kantu-taldeei. Hala, gonbidapena onartzen dutenei 12:30etan egingo diete harrera plazan eta bertatik abiatuko dira kantu-jira egiteko. 14:30etan egingo dute bazkaria kiroldegian eta bazkaldu ondoren, kantuan egingo dute. Egunari amaiera emateko, 18:00etan Herrixa dantzan elkarteko kideek dantzaldia eskainiko dute Jainaga eta Narbaizaren zuzeneko musikarekin eta Patxi Monterok gidatuta.

Bazkariko txartelak

Bazkariko txartelak erosteko azken eguna maiatzaren 15a izango da. Bola Toki tabernan eros daitezke 16 euroren truke. Txartela erosteko beste aukera bat ere badago: Elgetako Udalaren kontu zenbakira (3035.0009.11.0090900039) bazkariaren zenbatekoa sartu eta pertsonaren edo taldearen adierazi beharko dira 'BAZKARIA' kontzeptua jarriz. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak