Afizio berezia da auto telegidatuena. Topaketak, txapelketak eta askotariko jarduerak egiten dituzte. Elgetako bost neska-mutikok aholku interesgarriak jaso zituzten afizioa duen herrikide baten eskutik.
Auto bakoitzak dituen ezaugarriak kontuan hartzeko adierazi zien, eta erakutsi zien bateriak nola aukeratu eta nola zaindu zein eremu ezberdinetatik zelan ibili behar den. Auto telegidatuaren mantenu egokirako jarraibideak ere eman zizkien eta azaldu zien osagai garrantzitsuenak zeintzuk diren.
Gazteak gustura ibili ziren.