Iraitz Lazkano izango da EH Bilduren alkategaia, Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2019ko api. 15a, 21:47

Elgetako EH Bilduk gaur egindako batzarreko argazkia. (Iturria: Elgetako EH Bildu)

Gaur iluntzean egin dute alkategaia izendatzeko batzarra, udaletxean.

Iraitz Lazkano Garitaonandia aukeratu dute gaur Elgetako EH Bilduren alkategai maiatzeko udal hauteskundeetarako. 30 bat lagun elkartu dira udaletxeko osoko bilkuren aretoan egindako batzar irekian, eta aho batez aukeratu dute Lazkano. "Gaurko batzarrean aho batez onartuta, Iraitz Lazkano izango da Elgetako EH Bilduren alkategaia", adierazi dute Elgetako EH Bildutik.

Lazkano (Elgeta, 1987) Elgetako alkatea da amaitzear den agintaldi honetan, beraz bigarren udal hauteskundeak izango ditu honakoak Elgetako EH Bilduko zerrendaburu moduan. 

Bi alkategai, oraingoz

Alderdi sozialistako Elias Castro da, oraingoz, maiatzeko udal hauteskundeetarako ezagutzera eman duten beste alkategaia.

Alderdi jeltzaleak badihardu hautagaitza aurkezteko lanean. Ez du oraingoz iragarpenik egin.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak