Gerrako blokeoa gainditzeko 'Air Pyrénées' airelinea sortu zuen lehen Eusko Jaurlaritzak

Larraitz Zeberio Lekuona 2019ko api. 11a, 10:33

Sei hegazkin eta lau pilotu izan zituen; hiru urte iraun zuen. Elgetako memoria jardunaldietan eman du egindako ikerketaren berri Iñaki Etxaniz Tesouro historialariak. Gaur, eguena, Intxorta 1937 kultur elkarteak ekoiztutako 'Kamarada' dokumentala emango dute Espaloian.

Martxan da Intxortako erresistentzia aldarrikatzeko apirileko programazio berezia. Iñaki Etxaniz Tesouro historialariak ireki zuen, Air Pyrénées airelineari buruzko hitzaldiarekin, martitzenean. Pasarte harrigarriak kontatu zituen, eta egoera benetan sinesgaitzak. Guztiak ditu jasota Air Pyrénées, la aerolinea de Euzkadi izeneko liburuan.

Hegazkin konpainiak 1936tik 1938ra bitartean funtzionatu zuen eta erabili zuten Baiona eta Bilbo arteko hegaldiak egiteko. "Konpainia zibil moduan egin zuten lizentzia eskaera Frantzian, eta, pertsonak eta merkantziak garraiatzeko baliatu bazuten ere, dokumentu garrantzitsuak bidaltzeko eta gerrarekin lotutako misio bereziak egiteko ere bai. Lau pilotu izan zituen eta britainiar fabrikazioko sei Airspeed, baina modelo berriak ziren eta motorrak berotzen zitzaizkien. Arazoak izan zituzten", dio Etxanizek. "Sondika eta Lamiako zituzten aireportu, baina frankistak gerturatu ahala Laredoko hondartza ere bihurtu zuten aerodromo".

Gaur Kamarada dokumentala

Espaloian egingo dute gaur 19:00etan Kamarada dokumentalaren emanaldia. Intxorta 1937 kultur elkarteak ekoiztua Celestino Uriarte Bedia miliziano komunista arrasatearraren bizitza jasotzen du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak