Confebasken estatutuen arabera, lurralde bakoitzeko patronalek txandaka proposatuko dute presidentegaia. Hala, oraingoan Adegiren txanda da, eta batzorde exekutiboak eta kontseilu erretoreak duela bi aste egin zuten Zubizaurreren alde hainbat komunikabidek adierazi dutenez. Oraingo presidente den Roberto Larrañagak uztailean bukatuko du lau urteko agintaldia, eta orduan etorriko da aldaketa.