Elgetarren laguntzarekin Peruk mendean hartu zuen, atzo, otsoa

Larraitz Zeberio Lekuona 2019ko apirilaren 6a

Zuhaitzetik zintzilik amaitu zuen otso maltzurrak, eta ospatzeko desfilea egin zuten Espaloia kafe antzokian. Adin guztietako publikoaren aurrean egin zuten emanaldia Dida antzerki faktoriako kideek.

Peru, Peruren aitona, ahatea, krokodiloa, txoria, katua... pertsonaia ugari etorri ziren atzo Elgetara Peru eta Otsoa izeneko antzerki emanaldiaren aitzakian. Bakoitzari orkestra instrumentu bat egokitu zioten eta gustura entzun zituzten haien abenturak Espaloia kafe antzokia elkartu ziren herritarrak. Antzokia bete egin zen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak