Autobusa ez atzera ez aurrera, atzo, Elgetatik Elorriorako errepidean

Larraitz Zeberio Lekuona 2019ko api. 5a, 10:29
Autobusa ez aurrera ez atzera Elgetatik Elorriorako errepidean, atzo.

Erredakziora iritsitako argazkiotan ikus daitekeen moduan larri ibili zen atzo autobus gidari bat BI-2632 errepidean. Bihurguneetako batean ez atzera ez aurrera gelditu zen.

Ertzaintzak ez du gertaeraren berri, eta pentsatzekoa da gertatutakoak ez zuela BI-2632 errepidean aparteko zirkulazio arazorik sortuko. 19:30ak aldera izan zen. Bigarren mailako errepidea da Elgeta eta Elorrio artekoa eta oso malkartsua. Zenbait bihurgune, gainera, oso nekezak dira tamaina handiko ibilgailuendako. Ondo maniobratu ezean trabatuta gelditzeko arrisku handia dute.

Horrelako zerbait gertatuko zitzaion atzo autobus gidariari. Elgetatik Elorriorako noranzkoan zihoan autobusa eta Elorrion sartu aurretik dagoen azken aurreko bihurgunean gelditu zen trabatuta. Oso bihurgune itxia da.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak