Apirila izanagatik teilatuak zuri, gaur goizean, Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2019ko api. 4a, 10:09

Atzo iluntzean bota zituen lehenengo elur malutak Elgetan eta gaur goizean zurituta zeuden teilatuak, autoak eta kale bazterrak. Gutxi bota du eta ez dago arazorik errepideetan. Argazki ederrak ateratzeko eguna da gaur, Elgetan.

Udaberri hasierak elur malutak ekarri ditu aurten opari Elgetara. Gaua kanpoan egin duten autoek elur geruza zuten gaur goizean, eta herriko lorategiak eta kale izkinak ere zurituta aurkitu dituzten kalera irteten goiztiarrenak izan diren herritarrak.

Laster desagertu da geruza zuria errepideetatik eta gehien erabiliak diren erdiguneko kaleetatik. Nahikoa da, ordea, herrigunetik irtetea elurraren presentzia gehiago nabaritzeko. Asentzion, La Belga posizioan, Larrabiltzearrean, Salbador ermita inguruan... Oso urrutira joan barik argazki politak ateratzeko aukera dago gaur goizean.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak