'Peru eta otsoa' haur ikuskizuna, barikuan, Espaloia kafe antzokian

Larraitz Zeberio Lekuona 2019ko api. 3a, 10:00

'Peru eta otsoa' ikuskizuna. (Iturria: Didau antzerki faktoria)

Elgetako udalak antolatuta Didau antzerki faktoriak egingo du emanaldia 18:30ean, eta sarrera doan da.

Serguéi Prokófiev musikoaren ipuin sinfoniko klasikoa du oinarri Peru eta Otsoa ikuskizunak. Bi pertsonaia xelebrek adiskidetasunaren bihotzeraino bidaiatuko dute irudimenak ematen duen askatasunari esker.

Prokófiev-en helburua zen musika sinfonikoa haurrei modu dibertigarri batean hurbiltzea, eta xede horrekin egin zituen konposizio sinfonikoa eta ipuinaren moldaketa. Pertsonaiak errusiar jatorria duen ipuin klasiko batetik hartu zituen eta bakoitzari orkestra instrumentu bat egokitu zion. Peruk orkestra bateko hari-instrumentuak aurkeztuko ditu, eta lagun duen txoriak txirula. Zoritxarreko ahateak oboea ekarriko du eta katu zuhurrak klarinete goxoa. Beti marmarrean dagoen aitonak fagota ekarriko du eta basoan bizi den otso handiak tronpa. Ehiztariak ere badabiltza basoan eta tinbalak eta bonboa izango dituzte lagun.

Peru eta otsoa haurrentzako egindako ipuin sinfonikoen jatorrian dago, eta Didau antzerki faktoriakoek egindako bertsioa ikusteko aukera izango da barikuan, Elgetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak