Artista liburuak sortzeko tailerra, barikuan, udal liburutegian

Larraitz Zeberio Lekuona 2019ko mar. 26a, 12:57

Artista liburuen eskulan tailerra, iaz, Elgetako liburutegian.

Irudimena eskulangintzarekin lotuko duen saioa ondotik etorriko den ekintza sortaren abiapuntua izango da.

Barikuan, hilak 31, artista liburuak egiteko eskulan tailerra egingo dute udal liburutegian. Saioa 17:00etan hasiko da eta neska-mutikoek bakarrik zein heldu batekin parte hartzeko aukera izango dute. "Bost urte bitarteko txikitxoak heldu batek lagunduta etorri beharko dira", adierazi du udal liburutegiko arduradun Geaxi Ezpeletak. Izena emateko eskaera egin du Ezpeletak eta gaur, martitzena amaitzen da epea.

Ekintza gehiago apirilean

Apirilean ospatzen diren Haur Liburuaren Eguna –apirilak 4– eta Liburuaren Eguna –apirilak 23– tarteko beste hainbat ekintza iragarri dituzten liburutegitik datozen asteetarako. Horien artean daude artista liburuen lehiaketa, Hitzez Pitz literatura solasaldiak, Ipuinen Ordu berezia, edo eskolako umeen bisita gidatuak liburutegira. Apirilaren 12an, berriz, Sorgina Pirulinak kontatuko ditu ipuin musikatuak plazan, 17:00etan.

Ekintza horien inguruko argibideak hemen edo liburutegian bertan aurki daitezke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak