Zabalik da frontenis txapelketarako izen-ematea

Larraitz Zeberio Lekuona 2019ko mar. 27a, 09:00
2017ko txapelketan parte hartu zuen emakume taldea.

Maiatzeko lehen hiru aste bukaeretan jokatuko dute, eta interesatuek fronteniselgeta@gmail.com helbidera idatzi behar dute. Izena emateko azken eguna apirilaren 18a da. Prezioa, berriz, 10 euro bikoteko.

Elgetako frontenis taldeak antolatuta zabalik da maiatzeko lehen hiru aste bukaeratan jokatuko den txapelketarako izen-ematea.

Elgetako amateur mailako frontenis txapelketa izango da eta hiru modalitate daude aukeran: emakumezkoak bikoteka, gizonezkoak bikoteka eta 16 urtetik gorakoak.

Interesatuek fronteniselgeta@gmail.com helbidera idatzi behar dute apirilaren 18ra arteko epean. Adierazi behar dituzte izenak eta kontakturako telefono bat.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak