2019ko Ferixa Nagusiko jaiak iragarriko dituen kartelaren bila

Larraitz Zeberio Lekuona 2019ko mar. 26a, 18:00
Iazko jaietako karteleko argazkia. Egilea: Alicia Gartzia.

Kartel lehiaketa deitu du Udaleko Jai Batzordeak. Lanak aurkezteko azken eguna maiatzaren 3a da. Sari bakarra dago eta ehun eurokoa da.

A3 neurriko lanak aurkeztu beharko dira eta lan guztiek originalak beharko dute. Gaia librea da –koloreak eta konposaketa–, eta lan guztiek eraman beharko dute ondorengo esaldia: FERIXA NAGUSIKO JAIXAK 2019 ELGETA. Horrekin batera agertu beharko da jaien data: ekainaren 27tik 30era.

Kartelak buztin gelan eskegiko dira eta herritarrek HIRIX aplikazioaren bitartez botoa emateko aukera izango dute maiatzaren 6tik maiatzaren 12ra. Boto gehien jasotzen duen kartela izango da irabazlea. Emaitza maiatzaren 14an emango dute jakitera.

Argibide gehiago elgeta.eus atarian.

Iazko kartela hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak