Apirilaren 3an emango diote hasiera neska-mutikoendako euskal dantzen ikastaroari

Larraitz Zeberio Lekuona 2019ko mar. 26a, 11:52
Neska-mutikoen dantza emanaldia Ferixa Nagusiko jaietan, iaz.

Klaseak eguaztenetan izango dira Espaloian, eta Irati Kortabitartek eta Xabat Leanizbarrutiak gidatuko dituzte. Interesatuek udaletxean edo liburutegian eman dezakete izena. Bihar da azken eguna.

Datorren eguaztenean, apirilaren 3an, emango diote hasiera neska-mutikoei zuzendutako euskal dantzen ikastaroari. Urtero moduan Irati Kortabitartek eta Xabat Leanizbarrutiak gidatuko dute, eta helburua izango da Ferixa Nagusiko jaietako emanaldia prestatzea.

Klaseak eguaztenetan izango dira.

Lehenengo taldean 2014tik 2010era bitartean jaiotako neska-mutikoak ariko dira, eta klaseak izango dira 18:45etik 19:30era.

Bigarren taldea 2009tik aurrerakoendako izango da eta saioak izango dira 19:30etik 20:15era.

Martxoaren 27ra arte, bihar arte, eman daiteke izena udaletxean edo liburutegian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak