Jendetsua, atzo, Ozkarbi elkarteak berritu dituen guneen irekiera ekitaldia

Larraitz Zeberio Lekuona 2019ko mar. 23a, 12:16

Barra ingurua eta hirugarren solairuan 13-18 urte bitarteko gaztetxoendako egokitutako espazioa zabaldu zituzten, atzo.

Jendetsua izan zen, atzo, Ozkarbi elkarteak berritu dituen gune berrien irekiera ekitaldia. Lanak tarteko itxita egon da beheko solairua pare bat astean, eta egindako egokitzapenak erakusteko eguna izan zen atzokoa.

Bazkideek egindako azken batzarrean horrela erabakita berritu egin da barra ingurua. Garbitu eta margotu egin da espazio hori eta argiztapen berria ipini diote. Mahaiak, aulkiak eta tabureteak berriak dira eta baita ere barra atzeko apalategiak eta tresneria. Gaztetxoendako hirugarren solairuan zabaldutako espazioan, berriz, sofak, mahaiak, jolasak eta telebista daude orain. Espazio biak ikusteko aukera izan zuten atzo horrela nahi izan zuten herritarrek.

Unai Cantabranaren kontzertu batekin girotu zuten irekiera ekitaldia, eta Ozkarbiko barra zabalik aurkitu zuten bezeroek. Mokadutxoak eskaini zituzten Ozkarbitik.

Erlazionatuak

Ozkarbiko irekiera ekitaldia, atzo

Larraitz Zeberio Lekuona 2019 mar 23 Elgeta

Ozkarbiko gune berrituak

Larraitz Zeberio Lekuona 2019 mar 23 Elgeta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak