Elgetako gazteen lokal batean lapurtzen saiatu dira goizaldean

Maialen Regueiro 2019ko martxoaren 22a

Elgetako Salbador kalea (Irudia: @GorkaElgeta)

Goizeko laurak inguruan Salbador kaleko gazteen lokal batetik kea irteten hasi da eta suhiltzaileak bertaratu dira. Ertzaintzak adierazi du, momentu horretan lokalean ez zegoela inor eta ez dela zauriturik izan. Lokal horren erabiltzaile batek honakoa jakinarazi du: "Lapurreta saiakera bat izan da eta dagoeneko bigarren aldia da. Lapurtzeko ezer ez zegoela ikustean sua eman diote lokalari". Horrez gain, adierazi du ez dutela salaketarik jarriko. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak