Autobusean egingo dute irteera eta 08:00etan abiatuko da Elgetatik. Lauzpabost orduko mendi irteera egingo dute lehenengo Adarrara –819 m–. Ondoren, sagardotegian bazkaltzeko plana egin dute mendizaleek.
Irteera berezia izanik eta sagardotegian lekua hartu behar denez izena ematea beharrezkoa dela adierazi dute. Bihar da horretarako azken eguna. Harremanetarako kontaktua da: kantsatzeke@gmail.com. Prezioa da 35 euro.