Ozkarbi elkarteko beheko solairua itxita, lanengatik

Larraitz Zeberio Lekuona 2019ko mar. 15a, 18:00
Ozkarbi elkartea hartzen duen eraikina.

Astelehenean hasi zituzten lanak eta zuzendaritzak aurreikusten du hilaren 21era arte egongo dela gunea itxita.

Urtarrileko batzarrean onartu zuten Ozkarbi elkarteko bazkideek beheko solairuan lanak egitea. Barra ingurua egokitzeko lanak dira egiteko daudenak. Hori horrela, egunotan itxita dago espazio hori eta ezin da erabili.

 "Sukaldea eta goiko jantokia erabilgarri daude. Lanak bukatu eta garbiketa eginda, espero dugu martxoaren 22rako gune hori erabilgarri egotea", adierazi du zuzendaritzak.

Jakinarazi dute, baita ere, zabalik dagoela 13-18 urte bitarteko gaztetxoendako eraikineko hirugarren solairuan prestatutako espazio berria, eta izena emateko ez dela beharrezkoa bazkideren baten seme-alaba izatea. Hain zuzen ere, jaso dute giltza lehenengo erabiltzaileek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak