Maitena Mañarikua eta Mireia Rubio txapeldunorde Aretxabaletako frontenis txapelketan

Larraitz Zeberio Lekuona 2019ko mar. 13a, 09:56
Maitena Mañarikua eta Mireia Rubio saria jasotzen.

Finalerdia gaindituta finalerako txartela eskuratu zuten martxoaren 8ko jardunaldian. Azken norgehiagoka 22-14 galdu zuten.

Elgetako bikoteak martxoaren 8an jokatu zuen Aretxabaletako UDA kirol elkarteko emakumezkoen VI. frontenis txapelketako azken jardunaldia.

Finalerdia gaindituta finalerako txartela eskuratu zuten, eta egun berean jokatu zuten. Aurreikusi moduan Laura Saez eta Inge Sancristobal bikote gasteiztarraren aurka izan zen. Bi elgetarrak onena ematen saiatu ziren, baina oso onak dira arabarrak eta eskarmentu handikoak, eta amaierako emaitza 22-14 izan zen.

Txapeldunordeekin batera sari bana jaso zuten txapelketako gainerako parte hartzaileek. Tartean ziren Elgetako beste hiru bikotek: Bea Zabala, Raquel Zamalloa, Idoia Elkoro, Idoia Serna, Miren Argi Zeziaga eta Iratxe Bravo.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak