'Martxoak 8' lelopean kalejira egin dute Elgetako Herri Eskolako neska-mutikoek eta irakasleek

Larraitz Zeberio Lekuona 2019ko mar. 7a, 16:35

Eskolan egindako pankarta aurretik zihoala eta eskumuturreko moreak soinean egin dute kalejira. Eskolatik plazara eta plazatik eskolara egin dute.

Lanketa berezia egin dute egunotan Elgetako eskolan eta kalejirarekin eman diote amaiera egunari. LHko ikasleek eskumuturreko moreak egingo dituzte gaur eskolan, eta HHko neska-mutikoek kalejirarako pankarta apainduko dute.

15:00etan abiatu da kalejira, eta seigarren mailako neska-mutikoek eraman dute Martxoak 8 irakur zitekeen pankarta. Eskolatik plazara egingo dute ikasleek eta irakasleek, eta plazatik eskolara. Eskola atarian, Erre zenituzten kantua dantzatu dute eta Maite ditut denak koplak abestuko dituzte. 

Eskolako langileek greba bihar

Herri Eskolako langileei dagokienean irakasleen %95ak egin du greba deialdiarekin bat, eta jangelako langileen %100ak. Ikastetxetik jakinarazi du ezingo dela jantoki zerbitzurik eskaini.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak