Martxoaren 8ko greba dela-eta Elgetako zerbitzu publikoetan aurreikusten den eragina

Larraitz Zeberio Lekuona 2019ko mar. 6a, 19:00

Elgetako udaletxean harrera bakarrik egongo da zabalik.

Udal zerbitzuei dagokienean udaletxeko harrera bakarrik egongo da zabalik. Herri Eskolan ere bat egin dute greba deialdiarekin.

Udal arduradunek jakinarazi dutenez udaletxeko emakume langileen %85,7ak egingo du greba, eta egun horretan udaletxeko harrera bakarrik egongo da zabalik. Liburutegia eta ludoteka itxita egongo dira.

Herri Eskolako langileei dagokienean irakasleen %95ak egin du greba deialdiarekin bat, eta jangelako langileen %100ak. Ikastetxetik jakinarazi du ezingo dela jantoki zerbitzurik eskaini.

Haurreskolan ere greba egitea irten da, eta zerbitzu minimoak egongo dira. Hala, Haurreskola zazpi orduz egongo da irekita hezitzaile bakarrarekin.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak