Domekan egingo dute Ibiltarien Jaia, eta martxoaren 8ra arte dago zabalik izen-ematea

Larraitz Zeberio Lekuona 2019ko mar. 5a, 09:55
Ibiltarien jaia, Elgetan, 2015ean.

Urteroko hitzordua da Elgetan, eta iaz 221 mendizalek egin zuten 25 kilometroko mendi irteera. Aurten ere, 08:00etan emango diote hasiera irteerari. Diploma banaketa eta bazkaria ere egingo dituzte.  

Mendi irteerako ibilbidean izango dira aurten ere Intxorta, Erdella, Santamarinazar, Egoarbitza, eta Azkonabieta. Mendizaleak 08:00etan abiatuko dira kiroldegitik eta martxoaren 8ra arteko epea dago izena emateko. Aurreko gaua Elgetako kiroldegian egiteko aukera izango da, norberaren lo zakuarekin eta koltxoiekin.

Domekako jardunaldia Euskal Herriko iraupen luzeko ibilaldien zirkuituko proba da. Antolatzaileek 14:00etarako finkatu dute mendi irteeraren amaiera, eta orduan egingo dute 2018ko finalisten diploma banaketa.

Bazkaria 14:30ean hasiko da. Kasu honetan ere aurrez eman behar da izena. Prezioa 26 euro da, eta interesatuek udaletxera jo behar dute: www.elgeta.eus, 943 76 80 22 edo turismoa@elgeta.eus.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak