Eduardo Zubiaurrek Elgetako zinegotzi izateari utziko dio

Larraitz Zeberio Lekuona 2019ko mar. 4a, 14:27

Eduardo Zubiaurre.

"Arrazoi pertsonalak behartu naute zinegotzi izateari uko egitera", azaldu du gaur 2015eko ekainetik Gu Geu Elgetako hautetsia den Eduardo Zubiaurrek.

Eduardo Zubiaurrek ez du agintaldia zinegotzi karguan amaituko. Hurrengo batzar orokorrean izango da mahai gainean hautetsi kargua uzteko bere eskaera. Adierazi du arrazoi pertsonalak behartzen dutela zinegotzi izateari uko egitera.

Eduardo Zubiaurrek 2015eko ekainaren 13an hartu zuen Gu Geu Elgetako zinegotzi kargua, eta udalbatzako kide izan da ordutik. Zerrendako hirugarren postuan aurkeztu zen udal hauteskundeetara, eta Mikel Larrearekin eta Iratxe Bravorekin batera herri mailan sortutako plataformako ordezkaria izan da udalbatzan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak