Neska-mutikoak dotore egin dute dantzan, gogoz. Eta ikuskizuna ikustera gerturatu diren senitartekoek eta lagunek gogotsu erantzun dute txaloekin.
Eskolako umeak 15:00ak jota abiatu dira ikastetxetik eta San Roke kaletik behera sartu dira plazara. Makina bat dantza egin ostean guraso elkarteak ipinitako txokolate beroa jaso dute saritan. Dantzarako eta umorerako tartea dute orain Elgetan.