Herriko boluntario baten laguntzarekin bihotzeko eta biriketako suspertzea egiten ikasteko eta KDA gailua egoki erabiltzen ikasteko saioa antolatuko du Udalak. Adierazi dute Elgeta herri kardio-babestua izateko bidean urratsak egiten jarraitzeko ekimena dela.
Bost ordu inguruko ikastaroa izatea aurreikusten dute antolatzaileek, eta jakinarazi dute izen-ematea zabalik dela udaletxean, martxoaren 15era arte.
Ordutegia izena ematen dutenen interesen arabera jarriko dute-la jakinarazi dute. 2018ko azaroan kokatu zuen Udalak KDA gailua Mendizaleen plazako zutabeetako batean.