Aretxabaletako frontenis txapelketan aurrera egiteko gogoz

Larraitz Zeberio Lekuona 2019ko mar. 4a, 09:00
Mrieia Rubio eta Maitena Mañarikua Elgetako frontoian.

Elgetako lau bikote lehiatu dira aurten, eta Mireia Rubio eta Maitena Mañarikua finalerdietan izango dira.

Bi taldetan banatuta jokatu dute sailkapen ligaxka Aretxabaletako UDA kirol elkarteko ema-kumezkoen VI. frontenis txapelketan. Jokatutako lau norgehiagokak irabazita, euren taldeko lehen postuan amaitu dute ligaxka hori Mireia Rubio eta Maitena Mañarikua elgetarrek. Hala, finalerdietarako txartela eskuratu dute, eta martxoaren 8an jokatuko dute. Finalerdien ostean jokatuko da finala.

Sasoiko dira elgetarrak eta ahalik eta lan onena egin gura dute. "Jokalari onak daude txapelketan, baina gogoz gaude eta ez dugu oparirik egingo", esan du Rubiok. Bereziki indartsu ikusten dute beste taldeko ligaxka irabazi duen Laura Saez eta Inge Sancristobal bikotea.

Lau bikote Elgetatik

Nabarmentzekoa da Elgetako zortzi emakume aritu direla Aretxabaletako txapelketan. Mañarikua eta Rubio sailkatu dira finalerdietarako, baina Bea Zabala, Rakel Zamalloa, Idoia Elkoro, Idoia Serna, Miren Argi Zeziaga eta Iratxe Bravo ere lehian izan dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak