Emakume taldeak argazki erakusketa zabalduko du, zapatuan, zeramika gelan

Larraitz Zeberio Lekuona 2019ko mar. 2a, 09:00

Zaintza lanen inguruko erakusketarako argazkia ateratzen.

Zaintza lanek emakume aurpegia dute, eta hori agerian jartzeko helburuarekin erakusketa prestatu dute Martxoaren 8ko ekintzen barruan. Herriko emakumeei ateratako argazkiak dira.

Helburu ugari ditu Martxoaren 8rako deituta dagoen greba feministak, baina helburu guztien artean zaintza lanen errealitatea lehen lerrora ekartzea da garrantzitsuena.

Elgetako emakume taldeak argazki erakusketa bat prestatu du periferian gelditzen diren eta askotan doan egiten diren zaintza lan horiek erdigunera ekartzeko. Hala, hemeretzi argazkirekin osatutako erakusketa zabalduko dute, 19:00etan eta martxoaren 10era arte egongo da ikusgai zeramika gelan.

Herriko emakumeak dira bertan protagonista. "Lan oso interesgarria izan da emakume horiei guztiei argazkiak ateratzea. Sentsazio oso bereziak bizi izan ditugu", azaldu du argazkiak ateratzeko lanean aritu den Alicia Gartziak. Eskolan ere hainbat argazki atera dituela azaldu du. Irakasleei, jantokiko langileei, garbitzaileei... Argazki horiek ere ikusgai egongo dira Herri Eskolan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak