Botaldi berezien txapelketan izango dira Elgetako bolariak

Larraitz Zeberio Lekuona 2019ko ots. 28a, 19:00

2016an Elgetako Bolatokian jokatutako jardunaldia.

Zapatuan jokatuko dute lehenengo tiraldia Aretxabaletako Kurtzebarri eskolako jolastokian dagoen bolatokian.

Aurtengoa urte berezia da Gipuzkoako bolariendako; izan ere, Gipuzkoako txapelketaren 50. urteurrena betetzen da. Horregatik ezohiko ekintzak izango dira 2019an, tartean Gipuzkoako botaldi berezien txapelketa. Txapelketa hori urterokoa den Gipuzkoako hiru txirlo txapelketari gehituko zaio.

Botaldi berezien txapelketako lehenengo tiraldia zapatuan jokatuko da. Aretxabaletan izango da, 17.00etan. Elgetako bolariek jakinarazi dute taldea osatuko dutela, eta aurten Aretxabaletakoak ere Elgetatik federatuko direla.

Gipuzkoako txapelketari dagokionean martxoaren 23an hasiko da, eta urtero moduan Elgetan jokatuko da jardunaldietako bat. Ez edozein, gainera; izan ere, azken jardunaldia da Elgetan jokatuko dena. Bolatokian izango da, maiatzaren 25ean.Berezitasun moduan egun horretan, gainera, bigarren txapelketa bat ere jokatuko da. 22:30ean hasiko da eta irekia izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak