Elgetako Korrika Batzordeak bihar ekingo dio material salmentari

Larraitz Zeberio Lekuona 2019ko ots. 28a, 12:50

Korrika Uberatik gora, 2015ean.

Bilera irekietan parte hartzera deitu dituzte herritarrak. Gaur egingo dute laugarrena, 18:00etan, udaletxean.

Aurretik egindako bilera irekietan hainbat erabaki hartu ditu Korrika batzordeak, tartean kilometro bat diruz laguntzea. Hain zuzen ere, apirilaren 13an hartuko dute lekukoa elgetarrek, eta Bergaratik Osintxurako tartean izango da. Elgetako Korrika Batzordeak jakinarazi du autobusa antolatuko dutela egun horretan joan-etorria egiteko.

Korrika txikia eta Herri Korrika, apirilaren 12an

Korrika eguna antolatzeaz gain, beste hainbat ekitaldi egin gura dituzte herrian, eta elkarlanerako dei egin dute. Kontuan izanik Korrika ez dela aurten Elgetatik igaroko eskolak Korrika Txikia egingo du, eta batzordeak Herri Korrika antolatuko du. Apirilaren 12an izango dira biak. Herriko elkarteen, enpresen eta norbanakoen parte hartzea sustatzea izango dute helburu.

Ozkarbi elkartean egitekoa den bertso-afari batekin amaituko da eguna.

Motorrak berotzeko, baita ere, argazki sorta bat eta Korrikako bideoklipa egiteko ahaleginean dihardu batzordeak. Gonbidapena egina dago.

Korrika materiala

Gaur ekingo diote salmentari. Inauterietako ekintzak daudela baliatuta mahaia ipiniko dute Korrika batzordeko kideek herrian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak