Virginia Imaz: "Emakume gehienok deskantsatuta gaudenean gozatzen dugu sexuarekin, eta deskantsatzeko behar dute gizonek. Nik siestako ordua proposatzen dut"

Larraitz Zeberio Lekuona 2019ko ots. 23a, 10:15
Virginia Imaz, atzo, Elgetako Udal Liburutegian 'De miel y escalofrío...' ipuin saioa egiten.

25 bat lagun elkartu ziren atzo Elgetako Udal Liburutegian Virginia Imazen De miel y escalofrío... ipuin kontalaritza saioa entzuteko. Bost ipuin kontatu zituen eta guztietan emakumeak ziren protagonista.

Azken boladan urtero egiten dute ipuin erotikoen inguruko kontaketa saioa Elgetako Udal Liburutegian. Hain zuzen ere, bosgarrena egin zuen atzo Virginia Imazek, eta denetan esplizituena izan zela esan daiteke.
 
Bost ipuin kontatu zituen Imazek ordu eta erditik gora iraun zuen saioan, eta denetan emakumeak eta haien bizipenak izan ziren protagonista nagusi.
 
Otsoa baino premia sexual handiagoa duen txanogorritxu, aiton-amonen etxean dagoelarik argia joan eta bizilagunarekin lehen harreman sexuala duen neska gaztea, bikotekidearekin sexu-harremanak izan eta gero askatzen dituen feromonak direla-eta inguruko guztiak zoratzen dituen emakumea, edo Zerdeñan oporretan dela harreman lesbikoetan iniziatzen den adineko emakumea... Unibertso zabal bezain aberatsa ekarri zuen ipuin kontalariak Elgetara, eta ez zen umorerik falta izan.
 
Emakumeen sexualitatearekin lotutako mito faltsu ugari dagoela esan zuen, eta badela garaia horiek guztiak apurtzen joateko.
 
 
Erlazionatuak

Virginia Imazek ipuin erotikoak Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2019 ots 23 Elgeta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak