Ipuin erotiko asko daude?
Makina bat ipuin erotiko dago ahozko tradizioan. Badira, esaterako, tibetar emakume nomadengandik datozenak, bost bat mila urte dituztenak. Aipa daitezke baita ere hankarteko ipuinak deiturikoak. Emakumezkoek emakumeen artean eta gizonezkoek gizonen artean kontatzen zituztenak. Iniziazio bat ziren sexualitatearen mundura; izan ere, modurik eraginkorrena zen informazioa zabaltzeko. Gero, egile-ipuinak ere badaude, eta Anais Nim aipatuko nuke.
Zelakoak kontatuko dituzu Elgetako saioan?
Azaleko sentsualitatea eta zentzumenen indarra aldarrikatzen dituztenak, bereziki. Plazer izatea, eta tolerantzia eta errespe-tua oinarri dituztenak.
Gizonei eta emakumeei zuzenduak izango dira?
Sexualitateari buruz ari garenean, sexualitate genitala irudikatu ohi dugu. Nik emakumeen imajinarioa aldarrikatu nahiko nuke, eta gizonei esango nieke informazio pribilegiatua jasotzeko aukera dutela hor.
Azken gomendiorik saiorako?
Jakin-minez eta jarrera ahalik eta irekienarekin etortzeko es-katuko nieke entzuleei. Bidaia bat egitera eramango ditut.