Erreminta ugari lapurtu dituzte Elgetako udal biltegitik

Larraitz Zeberio Lekuona 2019ko ots. 18a, 10:56
Udal biltegia den alondegirako sarrera, Artekaletik.

Ateko sarraila apurtuta sartu dira lapurrak eta material ugari eraman dute. Salaketa ipiniko du Udalak.

Aste bukaera tartean izanik argitzeko dago noiz gertatu den lapurreta, baina gaur goizean falta diren erreminten eta tresnen zerrenda egiten ari dira Elgetan.

Ertzaintzatik jakinarazi dute ateko sarraila apurtuta sartu direla lapurrak Artekaleko udal biltegian, eta ikerketa martxan dela.

Udal webgunean ikusgai dago falta diren erreminten zerrenda. Honakoa da:

Udal biltegian sartu eta makinaria ugari lapurtu dute. Behean lapurtutakoen zerrenda.

  • 2 STIHL desbrozadore
  • 1 STIHL haizagailua
  • 1 STHIL motozerra
  • 1 ECHO motozerra
  • 1 BOSCH atornilladore elektrikoa
  • 1 HILTI atornilladore elektrikoa
  • 1 IMCOINSA konpresorea
  • 1 HONDA elurra kentzekoa
  • 1 BOSCH taladroa
  • 1 Mahai gaineko zerra zirkularra
  • 1 HITACHI kaladora
  • 1 HITACHI disko-makina txikia
  • 1 HILTI disko-makina handia
  • 1 soldatzeko kareta elektronikoa
  • 1 STIHL presiozko urezko makina
  • Erraminta kaxa (hainbat erramintarekin)
  • Bandadun lijadora
  • Plantxadun lijadora
  • Xurgagailu handia (likidoentzakoa)
  • 3 koroa 30,45 eta 22
  • 1 Karraka joku txikia

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak