Udal brigadako langileek eta ingurumen batzordeko arduradun Sebastian Arantzabalek lagunduta hamar bat zuhaitz landatu dituzte eskolako umeek. Gereziondoak landatu dituzte Emakume Erresistenteen plazan, ziburu-gunearen ondoko belardian.
Udalak landaketa gehiago ere egin ditu; izan ere, lau gorosti sartu dituzte eskolako sarreraren aurreko belardi txikian. "Orain denon artean zaindu ditzagun", adierazi dute Herri Eskolatik.

