Erotismoak leku berezia izango du liburutegian, otsailean

Larraitz Zeberio Lekuona 2019ko ots. 11a, 11:08
Virginia Imaz kontalariak 'De miel y escalofrío...' saioa egingo du, hilaren 22an, liburutegian.

Xuxurlatu barrenera esaldi lehiaketa eta Virginia Imazen ipuin kontaketa erotikoa daude iragarrita, besteak beste.

Prest da, liburutegian, Bibliobero izeneko interesgune berezia. Erotismoarekin lotutako argitalpenak elkartu ditu bertan Geaxi Ezpeleta liburuzainak. Apal berezituan daude ikusgai hilaren 22ra arte.

Erotismoak, gainera, presentzia berezia izango du egunotako ekintzetan. Eguenean egindako literatura solasaldietan, Aitor Aranaren Ipuin lizunak liburuko hiru idazlan izan zituzten aztergai, eta hilaren 22rako Virginia Imaz ipuin kontalariaren De miel y escalofrío... ipuin kontaketa erotikoa dago iragarrita.

Liburutegian egingo du, 22:30ean. Horrekin batera, Elena Elkoro farmazialariak antisorgailuen gaineko saioa egingo du eguaztenean, hilak 13, 18:30ean. Eta liburutegiak Xuxurlatu barrenera esaldi erotikoen lehiaketa egingo du. Interesatuek liburutegian aurkituko dituzte argibideak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak