Bi eguneko grafiti tailerra iragarri du gazteleku zerbitzuak aste bukaerarako. Bihar, zapatua, erabiltzaileendako saioa izango da, 16:00etatik 20:00etara. Domekan, berriz, ate irekiak egingo dituzte LHko 5. mailatik gorako neska-mutikoendako.
Eñaut Aiartzaguena grafitilariak gidatuko ditu saiook, eta helburua da gaztelekuko horma bat grafiti batekin apaintzea.