120 bat lagun espero dituzte Mendi Mendia jaiko bazkarirako, bihar

Larraitz Zeberio Lekuona 2019ko ots. 8a, 12:07

Autoak plazan iazko Mendi Mendia Racing jaian.

Ekitaldiak 11:00etan hasiko dira Mendizaleen Plazan. Bazkariak eta kontzertuak, berriz, Espaloia kafe antzokian izango dira.

Pozik dira antolatzaileak; izan ere, jende kopuru polita elkartuko dute bihar egitekoa duten Mendi Mendia Racing jaian. Adierazitakoaren arabera 110-120 bat lagun daude bazkarirako izena emanda.

Biharko ekitaldiak 11:00etan hasiko dira. Autoen erakusketarekin eta pintxo-poteoarekin hasiko dira. Aurreko urteetan moduan, Mendizaleen plazan kokatuko dute elkargunea. Eta 13:30erako, talde argazkia ateratzeko dei egin dute. Plazan elkartuko dira, jarraitzaileekin eta lagunekin argazkia ateratzeko.

Bazkaria, berriz, 14:00etan izango da, Espaloia kafe antzokian. Festa gauera arte luzatuko da; izan ere, 21:30ean hasiko dira zuzeneko musika emanaldiak antzokian. Bergarako Barne Guda eta Brigade Loco taldeak eta Kataluniako Demencials daude iragarrita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak